Mintzakide

Mintzakide euskara praktikatu eta, ahal den neurrian, euskaraz bizi nahi duten euskaldunei bideraturik dagoen programa da. Mintza taldeak eratzen dira, txikiak, lau edo bost lagunekoak. Talde bakoitzean euskaraz trebatu nahi dutenak eta euskaldun osoa den laguna elkartzen dira. Bidelari eta bidelagun izena ematen zaie. Talde bakoitzak dinamika propioa du: erabakitzen du noiz eta non elkartu eta zeri buruz solastu. Tarteka ekintza amankomunak egiten dira taldeen elkar ezagutza errazteko eta haien arteko kohesioa lortzeko: afariak, mendi irteerak, poteoa... Honek guztiak ahalbidetu egiten da udalerriko euskaldunek elkar ezagutzea eta norberaren euskara mailaren hobetzea. Gainera tokian tokiko euskal komunitatea trinkotzeko tresna garrantzitsua bihur daiteke.

Edonork har dezake parte. Baldintza bakarra euskaraz komunikatzeko gaitasuna izatea da, zuzentasun mailari begiratu gabe. Euskaraz mintzatzeko gogoa izatea da garrantzitsuena, lagun artean ongi pasatzeko aukera baztertu gabe. Erran bezala, bidelagun gisa parte har daiteke edo bidelari gisa. Bidelaguna euskaldun osoa da, ongi moldatzen dena eta hizkuntzaren erabileran laguntzen ahal duena. Bidelaria praktikatu eta hobetu nahi duena da. Dena den, ezin da klase batekin nahasi, bidelagunaren betebeharra laguntzea baita, ez irakasle lana egitea.

Bertze toki batzuetan ere egiten da. Egitasmo hau Nafarroan martxan dago, bertzeak bertze Iruñerrian, Topaguneak kudeaturik. Urte bateko lanaren ondoren, azkenean otsailean abiatuko da Estellerrian eta Izarbeibarrean, dinamizatzaile batek bultzaturik. 

Batzuk dira Mintzakideren sustatzaileak. Alde batetik, Garesko eta Lizarrako euskaltegiak daude. Bertzetik euskaldunon elkarteak: Garelako Ilzarbeibarrean eta Garean Estellerrian. Azkenik bai Garesko udalak baita Lizarrakoak ere proiektua diruz babesten dute. Sustatzaileekin batera bertze finantziazio iturriak ere badira: Euskarabidea eta CAN. Izena euskaltegietan eta euskara zerbitzuetan eman daiteke, bai Garesen bai Lizarran ere. Han dituzte izena emateko fitxak eta behar adina informazio.


Agenda
2010 iraila
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Multimedia biltegia
Bideoak
Irratia
Kotarro
Prentsa idatzia
Inkesta
Jai-alai 10eko zein jarduera duzu gustokoena?
Ikusi emaitzak Emaitzak
 

Udalbide Jaurlaritza